Brun forjak bat egin du Europako Artisautza Egunekin

Guaixe 2021ko api. 8a, 20:26
Brun forjan burdina lantzeko erakustaldia egiten. Argazkia: www.forjasbrun.eu

Ostiralean eta larunbatean 09:30etik 13:30era eta 16:30etik 19:30era eta igandean 09:30etik 11:30era; dohainik bisitatu daiteke, beti ere, aldez aurretik txanda eskatuta.

Brun forjak bat egin du Europako Artisautza Egunarekin. Kontinenteko ekimen horren helburua da  era guztietako artisau-lanbideen sekretuak jendeari hurbiltzea da, haien aberastasun eta berezitasun izugarria zabaltzeko. Izurdiagako forjariek euren sutegiaren eta erakusketaren ateak zabalduko dituzte ostiraletik igandera. 

Aukera baliatzen duten bisitariek burdin minerala ikusi, burdinaren historia ezagutzeko aukera izanen dute. Eta, horrekin batera, Brundarren familiaren historia ezagutuko dute. Gaur egungoa forjarien 7. belaunaldia da. Bestetik, forjariek burdina nola lantzen duten erakutsiko diete bisitariei. Haiek XVIII. mendeko sutegi batean esperimentatu dezakete ere. Ondoren, forjatutako piezen bi erakusketa ikusteko aukera izanen dute, sutegi barruan eta kanpoko aldean dauden eskulturena barne.  400 kilotik gorako eskulturak dituzte jarrita ikusgai. Guztia forjari buruzko ikusentzunezko batekin osatuta. Guztira ordu pasako bisita osatzeko. 

Bisita hitzordua eskatzeko
666 530 728 (Eduardo) eta forjasbrun@forjasbrun.eu.