Hilaren 26ko, asteleheneko, auzolanarekin itxi zen Izurdiagako festen egitaraua. Guztia jaso eta garbitu beharra zegoen. Aurretik asteburu betea izan dute musika, dantza eta errondekin. Larunbateko etxez etxeko errondan, ohi bezala, izurdiagarrak mozorrotuta ibili ziren herrian barna. Historiako pertsonaiak zen errondara mozorrotuta joateko gaia eta, horregatik, erromatarrak, kubatarrak, Gioconda edo Adan bera ere Izurdiagan ibili ziren.