Nafarroako Autopistan (AP-15) zebilen auto batek ezbeharra izan zuen Izurdiagako dermioaren parean otsailaren 11n, igande goizean. Irurtzungo norabidean zihoan ibilgailuak su hartu zuen. Gidariak bide bazterrean autoa gelditu eta larrialdi zerbitzuetara hots egin zuen. Suhiltzaileak hara joan eta sua itzaltzea lortu zuen. Inork ez zuen minik hartu eta kalte materialak besterik ez ziren izan.