Izurdiagako saihesbidetik AP-15 autopistara, Iruñeko noranzkoan irteera bat eraikiko du Nafarroako Gobernuak. Errei berri hori egiteko lanak hasi aurretik, proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei jakinarazpena bidali die gobernuak. Orain lanak egiteko okupatu aurreko aktak egiteko, bai eta, egokia bada, okupatzekoak ere hitzordua jarri die: Arakilgo udaletxean garagartzaroaren 10ean eta 11n.
Ekitaldi horretara titularrek beraiek joan beharko dute, edo haien izenean aritzeko behar bezala baimendutako ordezkariek, titulartasuna frogatzen duten agiriak aldean dituztela (eskritura publikoa, jabetza erregistroko ziurtagiria, etab.); egoki baderitzote, perituak eta/edo notarioa eraman ditzakete, baina, betiere, norberak ordainduta.