STOP AHT Zundaketak ekimenak osatzen duten taldeek hainbat ekimen egin dituzte zundaketen aurka eta egoera salatzeko, tartean udazkenean Lakuntza eta Arbizu artean egin zuten mendi martxa. Ekainaren 8an, larunbata, Errotz, Izurdiaga eta Urritzola artean dauden lau zundaketa puntuak ezagutzeko mendi martxa antolatu dute. Martxa 9:30ean abiatuko da Izurdiagako kontzeju etxetik, eta Urritzolara eta Errotzera abiatuko da, Izurdiagara itzultzeko. Amaiera 13:30ean izatea aurreikusten dute, eta ondoren bazkaria eginen dute Izurdiagako kontzejuan. Bazkarira joateko izena eman behar da ekainaren 5a baino lehen, 15 eurotan, stopahtzundaketak@gmail.com edo 675510477 telefonora Whatsapp edo Telegram mezua bidaliz.
Aurreko urteko udaberrian, Sakanan, Itzan eta Goierrin AHTarendako zundaketa geologikoak egiteko udaletxeetan eskaera "uholde bat" izan zela esan du STOP AHT Zundaketa ekimenak osatzen duten taldeek. "Sakanan osotara hamabost zundaketa eta proba geofisiko askotarako eskaera egin zen, Erroztik hasita Olaztiraino". Ekimenarendako zundaketak obren hasiera direla uste dute. Zundaketa lanek urbeteko atzerapena omen daramatela azaldu dute ekimentaik, "arazoak dituzte azterketak egiteko udaletxe zein partikularrengandik egondako planto irmoa dela eta".