Ekainaren 21ean, ostirala, arratsaldean piztuko dute San Juan festei hasiera emanen dion txupinazoa, Izurdiagan. Ekainaren 24an, astelehena, amaituko dira festetarako prestatu dute egitaraua. Ekainaren 22an mozorrotutako kalejira eginen dute, eta aurten gaia hiri tribuak edo tribu urbanoak dira. San Juan bezperan, 23an, barbakoa eta suaren piztea eginen dute, besteak beste.
2024ko Izurdiagako San Juan festak
Ekainak 21 ostirala
18:00 Txupinazoa trikitiekin eta buruhandiekin girotua.
18:30 Kartel lehiaketako irabazleei sari banaketa.
22:00 Kalderete afaria.
00:00 – 04:00 DJ Irurtzun.
04:00 Guapasa tabernan.
Ekainak 22 larunbata
12:00 Txapel jaurtiketa.
12:30 Bermu.
14:00 Norberak ekarritako bazkaria.
16:00 Ezk Txarangak girotutako erronda.
21:30 Norberak ekarritako afaria.
23:00 – 03:00 DJ Fidel.
03:00 Gaupasa tabernan.
Ekainak 23 igandea
11:00 Meza santua eta hamaiketakoa.
12:00 – 14:00 Puzgarriak eta barredora.
13:00 Bermu.
14:30 Bazkaria (Catering Manterola) eta bingoa.
16:00 – 18:00 Puzgarriak.
18:00 – 20:00 Pancho Balbuena mexikarrak.
21:00 Barbakoa afaria eta adobezko labearen inaugurazioa. Oharra: barbakoak eramatea gomendatzen dute.
22:30 Suak piztea.
Ekainak 24 igandea
17:00 Auzolana taberna garbitzeko eta biltzeko.