Izurdiagarra auto istripuan hilda

Guaixe 2025ko urt. 13a, 08:46

Izurdiagarra auto istripuan hil zen tokia. SITNA

Gazteak gidatzen zuen autoa bidetik atera zen.

Auto istripua izan eta bertan hil zen 28 urteko gizonezko izurdiagarra ilbeltzaren 10ean, ostiralarekin, 07:24ean. Ezbeharra Asterain eta Irurtzun lotzen dituen NA-7010 errepidean izan zen, 15. kilometro puntuan, Lete herriko bidegurutzetik gertu. Antza, lainoak eraginda, autoa bidetik atera bazterra jo eta su hartu zuen ibilgailuak. Gizonezkoa bakarrik zihoan autoan. Ezbeharraren tokira joandako Orkoiengo mediku taldeak ezin izan zuen ezer egin. Cordovillako suhiltzaileak, anbulantzia bat eta Guardia Civila ere joan ziren. 

Hildakoa herrian atzo despeditu zuten. Gurasoak, anaia eta bikotea utzi ditu. Zendutakoa ogibidez taxi gidaria zen, eta ezbeharra bere taxiarekin izan zuen, lanera joaten zenean. Gaztea Izurdiagako Kontzejuko kidea zen, bokala.