SOS 112 Nafarroako larrialdiak kudeatzeko zentroak istripu baten berri emanez deia jaso zuen atzo 16:46an. Nafarroako Autopistan (AP-15), Izurdiaga parean, Iruñerako noranzkoan hiru pertsona zeramatzan autoa bidetik atera eta arrail-babesaren kontra kolpatu zen. Ezbeharraren tokira Cordovillako parkeko suhiltzaileak, medikua zuen anbulantzia bat, oinarrizko bizi-euskarriko anbulantzia bat, Irurtzungo osasun etxeko mediku taldea joan ziren. Foruzainak trafikoa bideratzez arduratu ziren.
Larrialdi zerbitzuek ibilgailuko hiru bidaiariak Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman zituzten. 51 urteko gizonezko batek bularraldean kolpe bat zuen, pronostiko erreserbatukoa, eta anbulantzia medikalizatuan eraman zuten; 52 urteko gizon batek traumatismo zerbikal arin bat zuen, eta 63 urteko gizonezko batek lesio arina izan du. Azken bi horiek oinarrizko bizi-euskarriko anbulantzian eraman zituzten Iruñera. Foruzaingoaren patruilak istripuaren arrazoiak eta dinamika ikertzen ari dira.