2025-2026 urteetako Ustiapen eta Hobekuntza Planaren barruan, Izurdiagako Kontzejuak, plegu itxiko enkante bidez, baso aprobetxamendua saldu nahi du. Lantegia Ilunbeta eta Zapardi dermioetan dago eta larizio pinuz osatuta dago. Epaitzak 1.324,5 metro kubiko zur eta 865,6 metro kubiko egur egiten ditu. Haren prezioa 46.608,89 eurokoa da. Enkantean parte hartu nahi duenak bere eskaintza martxoaren 20ra arte aurkez dezake Arakilgo udaletxean.