Larri zaurituta autopistan

Guaixe 2025eko urriaren 14a

Istripua izan zuen ibilgailuetako bat. NAFARROAKO GOBERNUA

Hiru ibilgailuk talka egin ondoren, 54 urteko gizonezko bat larri zauritu da.

Nafarroako Autopistako (AP-15) 110,5 kilometroan, Izurdiagako dermioan, bi autok eta motozikleta batek talka egin zuten atzo, lastailak 13, 20:53an. Trafiko ezbeharraren ondorioz, motozikletaren gidaria, 54 urteko gizonezkoak makina bat kolpe hartu zituen eta larri Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman zuten. Autoetako batean zihoan beste gizon bat, pronostiko arinarekin zaurituta, ospitalera eraman zuten ere. Istripuaren tokira Cordovillako suhiltzaileak, medikua zuen anbulantzia, Irurtzungo medikua eta erizaina eta Foruzaingoaren patruilak bertaratu ziren.

Talkaren ondorioz, errepidea itxita geratu zen iparraldeko noranzkoan. Foruzaingoak zirkulazioa arautu zuen eta desbideratzea prestatu zuen, behar bezala seinaleztatuta. Foruzaingoko Argiketa Brigadako kideek istripuaren arrazoiak eta dinamika ikertu zuten.