Auto istripuagatik emakumezkoa zaurituta

Guaixe 2026ko martxoaren 4a

Istripua autopistarako sarbidean izan zen. FORUZAINGOA

Autopistarako sarbidean izan zen istripua.

Izurdiagako Nafarroako Autopistarako (AP-15) sarbide berrian ezbeharra izan zen istripua atzo, martxoak 4, arratsaldean. Istripuaren ondorioz 68 urteko emakumezkoa artatu zuten Irurtzungo osasun etxeko medikuak eta erizainak. Pronostiko erreserbatua zuen, eta anbulantzian Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman zuten. Bidea garbitzeaz Cordovillako parkeko suhiltzaileak arduratu ziren. Eta foruzainak trafikoa bideratzeaz. Kontuan izanda errepide berria dela, Foruzaingoak aholkatu du halakoetan tentuz ibiltzeko.