Ospakizunak Izurdiagan

Guaixe 2026ko ekainaren 24a

Asteburuan festak ospatu zituzten. 

Ostiraletik igandera izurdiagarren artean festa giroa nagusi izan zen. Dantza, kanta eta jateko hainbat aukera eskaini zituen egitarauak. Larunbateko etxez etxeko errondan mozorrotzeko gaia ipuinak, kondairak eta alegiak izan ziren, eta denetariko mozorroak izan ziren. Asteleheneko garbiketarako auzolanaren ondoren, izurdiagarrek udako solstizioa ospatu zuten atzo.