Adifek trenbide azpiegituraren babesa indartuko du Altsasu-Castejon linearen trazaduran. Horretarako, Izurdiagan itxiturak berritu eta itxitura berriak jarriko ditu. Lanek 1,8 milioi euro baino gehiagoko lizitazioa izan du. Adifeko arduradunek azaldu dutenez, obra Izurdiagakoko azpiegituraren babesa indartzeko premiari erantzuten dio. Itxiturak jarriz pertsonak trenbidera sartzea eta trenbidea pasatzeak saihestu nahi dituzte. Horrela, segurtasun baldintzak areagotzen dira, bai herritarrendako, bai trenbide zirkulazioendako.
Bi kilometro baino gehiagoan jarriko da itxitura, 202/533 eta 203/860 kilometro puntuen artean eginen dutena. Haren altuera 2,5 metrokoa izanen da. Oinarrian hormigoizko horma bat izanen du eta haren gainean metalezko hesia jarriko da. Lanen barruan sartzen dira lurra garbitzea eta belar-sastrakak kentzea, zangak irekitzea eta hustubideak instalatzea, beharrezkoa denean.
Ekintza horiek Garapen Iraunkorreko Helburuak 3 (Osasuna eta Ongizatea), 9 (Industria, Berrikuntza eta Azpiegitura) eta 11 (Hiri eta Komunitate Iraunkorrak) lortzen laguntzen dute.