Kontzeju etxean bi etxebizitza eginen dira

Guaixe

Alokatzeko izanen dira.

Izurdiagako Kontzejuak bi etxebizitza egin nahi ditu kontzeju etxeko lehen solairuan. Horretarako hura guztiz eraberritu behar da, beheko solairuan udal-erabilera mantenduz. Bi etxebizitzek ezkaatza, sukalde-egongela, logela, komuna eta terraza izanen dituzte. Eraikinaren eskuin aldean eginen den etxebizitzak 45,86 metro izanen ditu, fatxada nagusira ematen duena da hori. Beste etxebizitzak, berriz, 41,82 metro karratu izanen ditu. Lanek 182.979,63 (BEZ barne) euroko aurrekontua dute. Kontratua eskuratu nahi duen enpresak eskaintza azaroaren 25eko 23:55 arte aurkez dezake. Behin lanak emanda, enpresak horiek despeditzeko hamar hilabete izanen ditu.

Kontzeju etxea oinplano angeluzuzena da, 14,4 x 8,9 metrokoa. Bi solairu eta bi isurkiko teilatua ditu, egurrezko teilatu hegalekin. Garaiko Izurdiagako eskola zen. Gaur egun, biltegi, musika areto eta erabilera anitzeko aretoa eta kontzejuaren artxiboa ditu.