Nafarroako Berdintasunerako Institutuak, Altsasuko Udalarekin batera, gazteentzako zuzenduta dagoen IGUALA programa antolatu dute, hurrengo irailaren 4, 10, 17 eta 24an egiteko, oso ezinbestekoa ikusten delako gai hau gazteekin lantzea. Gazteek indarkeria matxistari buruzko haien iritziak zabaltzea eta, bide batez, gizartea sentsibilizatzea ditu helburu. Oso programa erakargarria da, hiru tailerretan bideo, musika eta artelan bat egiten ikasiko dutelako, bukatzean produktu hauek herrian zabaltzeko. Hauek guztiak arlo desberdinetako baliabide profesionalekin landuko dituzte, beti adituekin lagundurik.
Informazio gehiago izateko edo izena emateko, Altsasuko Udalaren Berdintasun Arloari deitu behar da: berdintasuna@altsasu.net; 628328593