Altsasuko Liburutegiaren Eguberrietarako proposamenak

Erabiltzailearen aurpegia Altsasuko Herri Liburutegia 2020ko abe. 24a, 08:35

Altsasuko Liburutegi Publikoak Eguberrietarako irakurketa hauek proposatzen ditu: Bernardo Atxagaren helduentzako azken liburua, biografia bat, eta haurrendako album ilustratu bat. On egin!

Kilker bat autopistan
ATXAGA, Bernardo. Pamiela, 2020 
Maite Artolak zuzendutako Faktoria irratsaiorako prestatutako gogoetak jaso dira liburu honetan, 2016ko udazkenean hasi eta 2020ko udara arte mikrofonoaren aurrean adierazitakoak. Irratirako pentsatuak izan zirenez, ahozkoaren kutsua dute, baina pausoz pauso garatutako saiakera baten gisa aurkezten dira hemen, egileak berridatzita eta osatuta.

Nojud naiz, 10 urte eta dibortziatua 
ALI, Nojud. Erein, 2020
2008ko azaroaren 10ean, munduko dibortziaturik gazteenak Urteko Emakumearen saria jaso zuen, New Yorken, Glamour amerikar aldizkari femeninoak emana.
Neskatila txikia da Nojud, ez da erregina ezta printzesa ere, guraso batzuk eta neba-arreba asko dituen neskatila arrunt bat baizik. Bere adineko haur guztiek bezala, ezkutaketan jolastea gustatzen zaio eta txokolateak erotu egiten du. Kolore askotako margolanak egitea atsegin du eta uretako dortoka baten antza izatearekin egiten du amets, itsasoa ez duelako inoiz ikusi. Barre egiten duenean, bere ezkerreko masailean halako zulotxo bat ateratzen zaio.
Baina, 2008ko otsaileko gau hotz eta ilun batean, malko lodien atzean ezkutatu 
zen bere begirada polit bihurria, aitak esan ziolarik bera baino hiru aldiz zaharragoa zen gizon batekin ezkondu behar zuela. 
Mundua jausi zitzaion sorbalden gainera. Presaka ezkondu eta egun batzuk geroago, azken indarrak biltzea erabaki zuen neskatilatxoak, bere zorigaitzeko patua iraultzen hasteko asmoz.
  
Irakur iezadazu ipuin bat!
CARBONEILL, Bénedicte & DERULLIEUX, Michaël. Ttartalo, 2016  
Aita bat alabari ipuin bat irakurtzen!... Otsoak haiei entzuten eta… ipuinaren amaiera jakin gabe geratuko da, irrikitan. Nola lortuko du otsoak ipuinaren bukaera jakitea?