Bazterretik

Altsasuko Liburutegi Publikotik hiru irakurketa proposamen hauekin gatoz:

  • HELDUENDAKO: Izurdeen aurreko bizitza Kirmen Uribe (Susa, 2021)
    Kirmen Uribek New Yorkeko Liburutegi Publiko prestigiotsuaren sormen Cullman Beka lortu zuen, eta horren emaitza nobela hau da. Oso interesgarria  gai zein  kontatzeko moduarengatik. Hiru narrazio hari ditu, bakoitza besteei, "neuronak bezala", konektatzen direnak. Bere haurtzaroa 80. hamarkadan emakumezko iraultzaile  familia batean; bere emaztea eta seme-alabeekin bizitza New Yorken, lan honetan dabilen bitartean, 2020eko pandemia barru; eta Rosika Schwimmer sufragista eta bakezalearen bizitza. Liburuaren gai nagusia azken hau: nola hazi zen zaldi eta kontzertu artean, nola lotu zen emakumeen askapen mugimendura, nola antolatu zuen Gerra Handiari aurre egin nahi zion bake ontzia...
    Kirmenen esanetan: "Ezagutu ditudan eta hainbeste eman didaten emakume guztiei omenaldia". 
  • GAZTEENDAKO: Joao Paloma González Rubio (Ibaizabal, 2022)
    João, gazteentzako 2019 Alandar narratiba saria jaso duen liburua.
    Miguelek kostaldeko herri batean bizimodu arrunta darama bere amarekin eta arreba Inesekin. João zibilizaziotik at bizi da Meltemi izeneko belaontzian, eta oso gutxitan lehorreratzen da. Bi gazteek (João eta Miguel) topo egingo dute; haien bizi estiloak hain dira desberdinak (itsasoan bizi dena eta lehorrean bizi dena), ezen aurrez aurre jarriko diren haien ikuspuntuak, eta horrek betiko markatuko du haien patua.
  • HAURRENDAKO: Mel eta ehun goibel Castillo Suarez & Morkots (Denonartean, 2022)
    Castillo Suarez eta Morkots altsasuarrendako ez da haur literatura elkarrekin jorratzen duten lehen aldia. Hain zuzen 2015. eta  2018. urteetan Agur,Agur eta Mainamikirri liburuak sortu zituzten. 
    Aurten, orain dela gutxi argitaratua, album ilustratu honekin datozkigu. Protagonista Mel da, inuit bat, ume bakarra herri txiki batean, bere buruarekin konforme ez dagoena , eta erabaki bat hartzen duena…
    Castillok Melen istorio iradokitzaile hau kontatzen digun heinean, hitz samurrak eta ederrak erabiliz, Morkotsek aurpegia jartzen dio Meli eta, koloreekin jolastuz, paisaia desberdinetan zehar eramaten gaitu protagonistarekin batera.