Altsasuko Liburutegi Publikotik hiru irakurketa proposamen hauekin gatoz:
- HELDUENDAKO: Belarriko kilkerra. Uxue Alberdi (Elkar, 2023)
Ahoz kontatu eta belarriz jasotako testuak dira. Norbaitek apartatu ditu eguneroko bizitzako gertakari sailetik eta gorde ditu memoriaren kaiolatxoan. Min edo ditxa zirelako, gogoratzea merezi zuten. Akorduan hartu zituenak ez zituen beretzat gorde, ordea, eta, aldian-aldian, lagunen konpainia noblean, ahora ekarri izan ditu txitean-pitean. - GAZTEENDAKO: Anna kopek eta erreginaren edabea. Haritz Larrageta (Erein, 2023)
Moskun bizitako abentura ahaztezinaren ondoren, oraingo honetan, Kairora eramango ditu Uxue eta Jokin amaren lanak. Bertan, gaur egungo eta antzinako Egipto nahasiko dituen misio baterako laguntza eskatuko die emakume misteriotsu batek. Nor da Nadia? Nor izan zen Tiy erregina? Eta zein da bere edabearen boterea? - HAURRENDAKO: Heroines game 1. Tabasa Iori (Kabe, 2023). Manga euskaraz.
Alice du izena. Egun batean, te festa zoro batera ausartu zen. Alice, heroizale talde ezagun bateko burua, baso ezezagun batean aurkitu zuen bere burua. Txanogorritxo, Erpurutxo, Edurnezuri... Maitagarrien ipuinetako heroiak bata bestearen atzetik agertzen dira. Maitagarrien ipuinetatik bereizten dituena da haien formak desitxuratuta daudela. "Zoritxarreko amaiera" izan duten emakume heroiak "Heroinen Joko" batean elkar hiltzen ari direla esaten da, beren patua aldatzeko. Horrela hasten da heroien benetako borroka eder baina krudela maitagarrien ipuin batean.