HELDUENDAKO, nobela: Zoriona edo antzeko zerbait / Karmele Mitxelena
Mediterraneoara etorri da emakume alargundu berria. Doluaren zamak atzean utzi nahi lituzke, itsaso bareago honetako ur urdinetan jostatu. Bizitzari berriz egin irribarre, bizitza berri bati esan ongi etorri.
Protagonista bera da kontatzailea, eta idazkera dotore bezain biziz, pausatu bezain adierazkorrez doa kontatzen gogoaren zirrikituetan gordetzen dituenak, baita bere egunerokoan gertatzen zaizkionak ere.
Bidaia fisiko eta psikologiko bat dakarkigu eleberri labur eta hunkigarri honek, betiko gai giltzarrietan pausalekuak eginez: maitasuna, heriotza, seme-alabak... mundu honetako gure igarotzeari zentzua ematen diotenak.
GAZTEENDAKO - HELDUENDAKO, Komikia: Ihes plana / Agustin Ferrer
1936. urtea, Madril hesitua izateko arriskuan dago, eta gobernu errepublikarrak Valentzia hirira joatea erabaki du. Hiriburuaren aurkako bonbardaketek gobernua neurriak hartzera behartu dute eta, besteak beste, Pradoko Museoko artelanak handik ateratzera, arriskuan dagoen ondare historiko eta artistikoa salbatzeko. Kamioi-taldeek Valentziara eramango dituzte artelanak eta, han, zaharberritu eta babestu egingo dituzte, aldi baterako, bederen.
Pradoko Museotik ebakuatutako koadroen artean Mona Lisa dago, Leonardo da Vinciren tailerrak egindako Giocondaren bertsioetako bat. Hura lortzea eta arte- merkatari bati saltzea zaila da, baina ez ezinezkoa.
HAURRENDAKO – GAZTEENDAKO – HELDUENDAKO, album ilustratua: Kulero zulatuen mamua / Jose Carlos Andrés; irudiak, Gomez
KULERO ZULATUEN MAMUUUA NAIZ!
Ametsgaiztoenean bizilagunek ezin dute lasai lo egin, kulero zulatuen mamuak etengabe izutzen baititu. Egoera honekin amaitzeko bere gaztelura joango dira Gari Boligorri, Jare Suhiltzaile eta beste hainbat… baina denek ihes egiten dute, izututa. Nola lortuko dute kulero zulatuen mamuari aurre egitea?