Bazterretik

Irakurketa proposamen hauekin gatoz

Erabiltzailearen aurpegia Altsasuko Herri Liburutegia 2026ko ekainaren 1a

HELDUENDAKO: nobela

Esker onak / Delphine de Vigan

Zer gertatzen da gure esker onak adierazi aurretik hitzak galtzen baditugu? Delphine de Viganek oroimenaren eta isiltasunaren ertzak arakatzen ditu eleberri honetan. Michka, adineko emakume bat, hitzak galtzen hasten da, eta horrekin batera, sortzen zaizkionak ezin adieraziz gelditzen da. Bere ondoan, Mariek eta Jérômek bizitzaren esanahia berriz topatuko dute, esker onaren ahalmenean eta zaurgarritasunaren edertasunean. Marie txikia zenean Michkak zaintzen zuen. Jérôme, berriz, geriatrikoko logopeda da, eta, Michkari laguntzen ari zaio. Bi ahotsetara egindako narrazio honek oroimenaz, iraganaz, zahartzeaz, hitzez, ontasunaz hitzegiten du.

 

GAZTEENDAKO, HELDUENDAKO: nobela

Fashion / Maribel Aiertza

Maddi desagertu egin da eskolakideekin eginiko irteera batean daudela. Ertzainari deitu eta ikerketa-lanak hasiko dira. Desagerpena ihesa izan da, ordea, sarean ezagutu duen gizon gazte batekin ospa egin du Maddik, sinetsita baitago haren ondoan bere bizitzako ametsa beteko duela: jantzi-diseinatzaile bihurtu. Aurki bihurtuko zaio ametsa amesgaizto. Harrapatuta ikusiko du bere burua beste emakume batzuekin batera, jantziak faltsifikatzen dituzten lantegi batean.

 

HAURRENDAKO – Album ilustratua

Galdutako robota /Joe Todd-Stanton

Zabortegi baten bihotzean, herdoildutako piezen artean, Mio izeneko robot txiki batek begiak irekitzen ditu lehen aldiz. Ez daki nork utzi duen han. Baina bere barneko zerbaitek esaten dio bere lekua ez dagoela munduak baztertzea erabaki duen gauzen artean. Horrela hasten da abentura harrigarri bat. Bertan, Miok inork esan ez ziona ikasiko du: ez duela konponketarik behar baliotsua izateko. Bere pieza higatuak eta bere akatsak dira, hain zuzen ere, bakar eta berezi egiten dutenak.