Bazterretik

Proposamenak

Erabiltzailearen aurpegia Altsasuko Herri Liburutegia

Altsasuko Liburutegi Publikotik irakurketa proposamen hauekin gatoz:

  • HELDUENDAKO: Eleberria Zaldi bat Maddi Ane Txoperena
    Alaba jaio eta sei hilabetera, mendira joaten hasiko da Miren, Unai hil eta bortz urtera. Zaldi bat aurkituko du han: grisa, marroia baino gehiago. Ez edozein zaldi. Honen harira, hainbat gai esentzial aterako zaizkio bidera Mirenen ahots zatikatuari: heriotza, dolua, maitasuna, espiritualtasuna, eromena, amatasuna, eta, batez ere eta denaren gainetik, laguntasun kontraesanezko bat. Hauxe da Txoperenaren hirugarren eleberria, eta oraingoan ahots eta forma berriz jantzirik dator, bere esentziari uko egin gabe.
  • GAZTEENDAKO: Eleberria Kaiolan Arrate Egaña
    Kuadrillako lau lagunek ihesgela batera joateko plana egin dute. Misterioa argitu dute, baina, amaieran, ezin dute atea ireki, gatibu gelditu dira. Beldurtuta eta egoera benetan itogarrian, patuari egin beharko diote aurre. Iragana ate joka dago. Jolas makabro honen protagonistek ikasteko dute beren ekintzek ondorioak dituztela. Kaiolan nobela thriller bat da. Adiskidetasunak dakartzan dinamikez eta arriskuez idatzi du Arrate Egañak, bere estilo garbi, arin eta zuzenez. Kaiola honetako gertaerek zinez harrituko zaituzte"...
  • HAURRENDAKO: Komikia Rob eta Ot, Bi robot Jaume Copons
    Rob eta Ot bi robot txiki dira eta ez dakite ezer, baina Uma eta Bubaren etxera heltzean, dena aldatuko da. Robek eta otek ikusiko dute ikastea abentura dela eta lagunak edukitzea bikaina dela.
    Irakurtzen hasi berriak diren haurrentzako oso komiki egokiak eta dibertigarriak dira.