Urteak dira Altsasuko udal azpiegituraren erabileran arazoak daudela. Udaletxearen partetik zailtasunak, pribatizazioak eta baldintzen gogortzea dira azken urteetan eman direnak. Hau, krisialdi kapitalistaren ondorioz emandako bizi kalitatearen eta okertzea dela eta, herriko langile klaseko kideok, modu batean ala bestean, udal azpiegituretatik gutxinaka-gutxinaka kanporatuak izaten ari gara:
- Udako igerilekuen prezioak bikoiztu dira.
- Frontoiak itxita daudenez eta oso garestiak direnez, kirolerako eskubidea urratzen da.
- Gure Etxea erabileraren zailtasunak. Udalak espazioaren guztizko kontrola hartu du, erabiltzen den bakoitzean udaltzaingoak ireki eta ixten duelako. Baldintza burokratikoak ezarri dituzte espazioak eskatzeko, eta kontrol soziala areagotu.
- OTA jartzeko proiektua onartuta dago.
- Auzolan taldeak erabiltzen duen bajera egoera penagarrian dago, eta materiala apurtzen ari da.
- Liburutegia txikia geratu da, ez dira ikasketarako baldintza egokiak bermatzen eta goizetan itxita egoten da.
- Musikariek espazioarekin arazoak dituzte, entseatzeko tokirik ez dutelako edo udaletxearekin duten hitzarmenak taldeen arteko lehia sustatzen duelako.
ASANBLADA IREKIA, maiatzaren 21ean, Altsasuko Plazan.