Udal Azpiegurak Sozializatu izena du Altsasuko Gazte Asanbaldak (AGA) eta Gazte Koordinadora Sozialistak (GKS) egin duten kanpainak. Gaur egun, krisi kapitalista medio, bizitzaren garestitze nabarmena jasaten ari gara, zeina larriagotu egin den energia krisia dela eta. Egoera hori gazteen eremuan ere islatua ikusi genuen A.G.A-k aurrera eramandako kuadrillen prozesuaren dinamikan.
Testuinguru horretan, udalak erakunde publikoak pribatizatzeko prozesu progresibo bat erakusten du, prezioak eta tasak igoz, frontoi publikoak itxiz, eta abar. Hala, 6 puntutan oinarritutako dinamika hasi genuen azpiegitura doako, kalitatezko eta unibertsalak aldarrikatuz. Kanpainan zehar 800 sinaduratik gora lortu genituen, eta ondoren hauek udaletxean aurkeztu.
Udalak, bere aldetik, jarrera iheskorra izan du hasieratik. Negoziazio-eragile gisa ukatuak izan gara eta bilerak bertan behera utzi zaizkigu azken unean. Barne burokraziako prozesu bat irekitzen da eta horrek erreklamatutako puntuen fitxa teknikoak sortzea besterik ez du ekartzen, ez dutenak benetan ezertarako balio.
Udalak du puntuen inguruko azken erabakia, eta bertan, sinatzaileen borondatea kudeatzeko erantzukizuna du. Hala eta guztiz ere, auzolanerako bajera berri bat lortu dugu, hau da 6 puntuetako bat.
Finean, agerian geratzen dira instituzio burgesen mugak proletalgoaren kalitatezko bizi baldintzak bermatzeko. Zentzu horretan, azpiegitura kalitatezko, doako eta unibertsaleko sarbidea bermatzeko modua espazioen gaineko langile kontrola dela berresten dugu, instituzio burgesetatik kanpo. Beraz, proletargoaren antolakuntza independientera antolatzeko dei egiten dugu, egungo sistema kapitalistaren gainbeheraren alternatiba bakarra proiektu komunista baita. Instituzio burgesak borrokatu, sozialismoa eraiki.