34 urte beteko ditu Altsasuko Gaztetxeak 2024 urte honetan. Ehunka izan dira bertatik pasa diren pertsonak eta hamaika aurrera eraman diren ekimenak. Esaterako, AHTaren aurkako dinamikak, presoen aldeko ekimenak, herriko adin ezberdinei bideratutako jarduerak, eta abar luze bat. Honegatik guztiagatik eta gazteria langileak haren eguneroko jarduna aurrera eraman ahal izateko, ezinbestekoa du espazio hauen erabilera bermatzea eta borrokatzea.
Baina gaztetxe eta langile kontrolpeko espazioen aurkako ofentsiba geroz eta nabarmenagoa izaten ari da. Horren adibide dugu Goierriko zentro sozialista eta Zestoako Gaztetxea.
Zestoako kasuan gaztetxea elizaren izenean dago, eta bertatik kanporatuak izateko arriskuan daude. Epaiketa urtarrilaren 24an izango da. Kanporatzea edo desalojoa ekiditeko kanpaina abian jarri dute, apostasia kanpaina martxan jarriz. Apostasia elizatik norberaren izena ezabatzea da, honek haiengan presioa sortzeko asmotan. Eta, bide beretik, telefono deiak egin dira.
Beasainen kasuan, Sonepar multinazionalaren espazioa da. Soneparrekin adostasun batera iristen saiatu diren arren, ez dute onartu eta hustutze arriskuan dago; horregatik beste presio dinamika bat abian
jarri dute.
Ofentsiba honi guztiari erantzuteko sortu zen Defentsa Komunitatea, Euskal Herri mailan dauden langile kontrolpeko espazioak defendatzeko eta hauen arteko saretzea eta elkartasuna ahalbidetzeko.