Udatik gatoz. Oporretako beltzarana, arropa motzak eta bainujantzia, hondartza, jendea ezagutu, alkohola eta festak nonahi. Sexu harremanak sortzeko testuinguru aproposa. Azkenaldian, zorionez, geroz eta normaltasun handiagoz bizi ahal dugu sexualitatea. Halere, horrek esan nahi al du geroz eta hobeki erlazionatzen garela sexu arloan? Horretarako, hausnarketa txiki bat egin beharko genuke.
Hasteko, kontuan hartu beharra dugu begien bistakoa den genero desberdintasuna. Kulturalki nahiz sozialki ezarritako botere erlazio batek margotzen ditu emakume eta gizonen arteko erlazioak. Honek arau bezala funtzionatzen du sexu harremanen jokoan, eta horretaz kontziente izatea komeni litzateke. Hau da, gizonezkoen plazera erdigunean jartzearekin bat, emakumearen sexualitateak ez du oraindik bere kabuz baliozkotzerik izaten, gizonaren bitartez edo honen baimenaz ez bada.
Botere horren nabarmen hutsa da emakumeoi kostatzea sexu harremanei edota kontaktuari ezezkoa ematea, eta geure balioa desiraturik sentitzearen mende dago. Honek berak emakumeon sexu baimenarenganako zailtasuna bistaratzen du. Gizonek, ordea, ezetza ez jasotzearekin nahiko dute, gauza konplexuagoa izanez. Are gehiago, ez esatea posible ez bada, baietzak ez du balio. Honen harira, molde berdina aplikatu al diogu kondoiaren erabilerari? Gizonezkoen gorputzerako egina, ordea, emakumeon ardura osoa dela dirudi.
Ondorioz, gogoeta egin eta kontzientzia gehiago hartzea ditugu etxerako lan gisa. Sexuaz errespetuz gozatu nahi badugu, behintzat.