Azkenaldian, sexu abusuei buruz ari gara entzuten. "Sí es sí" lege berria dela eta, norberaren baimena aldarrikatzerakoan, adibidez. Ba al dakigu zertaz ari garen? Izan ere, edozer gauza erasoa bada, azkenean, ezer ez da eraso bat, honek garrantzia galdu eta hutsaltze izugarria emanez. Beraz, gaian sartzearren: sexu abusuak, bortxaketa, intzestua, prostituzio behartua, sexu konnotazioa duten ukituak, fisikoak ez diren exhibizionismoa, voyeurismoa, irainak eta pornografiaren ikuste behartua ere erasoak dira. Deserosoa den gaia honakoa!
Badirudi holakoak bakarrik arazo mentalak eta gizartetik at dauden pertsonek egiten dituztela, leku ilunetan kokatuak. Errealitatetik urruti, erasotzaileen %90-a biktimaren hurbilekoa da, familiakoa, laguna ala bikotea izanik. Horrek, emakumeen %23 eta gizonen %17 sexualki abusuak jaso dituztela dakar, uste baino gehiagotan, bistazko eta ezagunak diren lekuetan. Gainera, gertatutakoan, familiek gehienetan ez dakite nola erantzun, lotsagatik ezkutatu eta biktimari errua botatzen diote. Honen guztiaren ondorioak: elikadura nahasteak, hipersexualitatea, autolesioak, droga edo alkoholaren kontsumo mingarria, autoestimuaren jaitsiera, oroimen arazoak, erlazionatzeko zailtasunak, gaixotasun autoimmuneak ala suizidioa izan daitezke, besteak beste. Ez da gutxi!
Nire galdera da, botere erlazioen dantzan mugitzen garen gizarte honetan, jasotzen al dugu helduok beharrezko edukazio sexualik, hau guztia kudeatu eta ganoraz egin ahal izateko? Abusatzeko aukeraz kontziente al gara?