"Arrazista edo matxistagoa zara?" Galderarekin eman dio hasiera Broncanok La Revuelta telebista saio arrakastatsuari. Entzuleria harrapatzeko amu berria izan daitekeela pentsatu dezakegu.
Bitartean El hormiguero-k ere erronka berriak sartu ditu. Influencer bat 48 orduz hilkutxa batean sartzea edota "adrenalina emakumea" paraxut baten bidez 60 metroko altueratik botatzea. Entzuleria harrapatzeko beste amu bat.
La revuelta edo El hormiguero-ren arteko lehia izan da azken asteetan guztion ahotan egon den gaia, nahi gabean bata edo bestea aukeratzera behartu zaitu Twitterren irakurritako hariak edota egunkari desberdinek igotako albisteak.
Irailean ETB-k denborali berriaren aurkezpena egin zuen. Bertan, telebista saio ezberdinak ezagutzera eman zituen, Vaya Semanita, Generación Click edota Vascos por el mundo. Ezaugarri amankomun bat dute: denak gaztelaniaz dira. ETB3ren inguruan esandakoa ia hutsala izan bada ere, Nafarroarekin zerikusi handia izan du. Nafarroako Gobernuak ETB3 emitituko ez duela jakinarazi zuen.
Arreta Espainiako kateetara bideratua egon den honetan, badakizu zein den ETBren egoera Nafarroan? Zenbatetan galdetu duzu, "Zuk ETB ikus dezakezu?". Agian berriz ere parabolika bat jarri beharko dugu Aralarren.