Posiblea al da bizitza berreraikitzea?

Erabiltzailearen aurpegia Ane Zelaia Ruiz de Egino

Posible al da bizitza berreraiki? galdera bota zuen Fermin Muguruzak duela hogei urte inguru Yalah, Yalah Ramallah! abestian. Denbora igaro da, eta Muguruzak kantuan jarraitzen du, eta zoritxarrez, Palestinako herriaren genozidioak ere bere horretan dirau.

Israelek era arbitrarioan hiltzen ditu palestinarrak. Bonbak saihestuta ere, laguntza humanitarioa iristeko zain, goseteak hiltzen ditu bizirik daudenak. Modu honetan,Gazara iritsi ez diren janari kamioiak zenbatu ditzakegu. Kamioi horien esperoan zeuden gorpuak ere bai, eta janari horren esperoan hilko diren ahoak, ere bai.

Gazako herriaren genozidioa eguneroko irudietan iristen zaigu errealitatea da: albistegiek gerra bezala aipatzen duten bitartean, sare sozialetan, “eduki delikatua” oharraren atzean, ikus daiteke sufrimenduaren benetako aurpegia: bonbak, sua, gorpuak… Laburbilduz, genozidio bat eskuko pantailatik scroll eginez kontsumitu daiteke, eta enpatia izan ezean, pasarte arrunt bihurtzen dira irudiak.

Irudien bidez iristen zaizkigun heriotza eta suntsiketa ezin ditugu normalizatu, ezta hildakoak zenbaki hutsal batean ahaztu. Ez dezagun sufrimendua ohitura bihurtu.