Gaurko exodoaz gain, 13.000tik gora pertsona hil dira Ukraina eta Errusia arteko gatazkan. Baina…
Siria
10 urte eta gero, itzulerarik gabeko egoeran dago. Herritarren % 90 pobrezia azpitik. Bake prozesuaren aldeko aurrerapen esanguratsurik ez
da eman.
Libia
Erabateko gatazkan. 2021eko abenduaren 24an hauteskundeak izan beharko lirateke, baina Estatuko Kontseiluak data finkorik gabe atzeratu ditu. Errusia eta Turkiak bake prozesu bat bulkatu zuten, oraintxe
porrot egiteko arriskuan dagoena.
Yemen
Gatazkak jarraitzen du. 29,83 milioi biztanletik 24 milioik asistentzia humanitarioa behar dute. Horietatik 16 milioi muturreko gosetean daude. Ez da bukaera baikorrik aurreikusten.
Palestina eta Israel
Betiko gatazka. Abuztuan talka izan zen Palestinako familia batzuen etxegabetzeagatik. Bonbardaketak izan ziren: 250 hildako eta 1900 zauritu Palestina aldean, 12 hildako eta 340 zauritu Israel aldean.
Sahara, Maroko eta Aljeria
2020an hautsi zen Sahara eta Marokoren arteko su etena. Aljeria Sahararen alde agertzen da, eta ez ditu unerik hoberenak bizi Marokorekin. Europa ez dago at, Aljeria eta kontinentea lotzen zituen gasbidea 2021ean itxi baitzen.
Etiopia
2020an lehertu zen guda. Laguntza humanitarioa iristea zaila da 9 milioitik gora pertsona gosetean dauden herrialdean. Gainera, 2 milioi pertsona baino gehiagok ihes egin dute Sudanera babes bila.
Mozambike
Cabo Delgadoko egoera (iparraldean) enkistatzen ari da. Talde terroristak desegiten diren heinean, ihes egiten dutenen kopurua gutxitzen ari da. Baina erasoek jarraitzen dute, eta 1,3 milioi pertsonek laguntza humanitarioa behar dute.
Latinoamerika
Kolonbia: sei urte dira bake akordiotik. Azken urteko mobilizazioek kolokan jarri zuten hura eta, ondorioz, 70-80 zibil inguru hil ziren polizien esku. Mobilizazioak jarraiak dira Kuban eta Nikaraguan.