1996an Nazio Batuen Batzar Orokorrak martxoaren 21a Arraza Diskriminazioarekin (edozein dela) bukatzeko Nazioarteko Eguna izendatu zuen, Sharpevilleko sarraskiaren oroimenez. "Apartheid " sistemaren kontra manifestazioan kalera atera zirenen kontra egin zuen Hego Afrikako poliziak 69 pertsona erailda.
Apartheida ofizialki desagertuko zen, baina arrazakeriak indarrean dirau, egitura sozial eta politikoaren parte da, eta giza eskubideak eta pertsonen askatasunak urratzeko balio du.
Arrazakeria instituzionalizatuta dago. Atzerritartasun legea adibide, zeinak egoera irregularrean egotera kondenatzen dituen milaka eta milaka gizaki, horrek dakarzkien eskubide urraketekin (errolda, formakuntza, libreki mugitzea, migratzea...).
Hainbat aurrerapen eman badira ere (gazte migratuak erregularizatzeko dekretua, lan errotuaren onarpena zabaltzea….), praktika arrazistek indarrean jarraitzen dute nafar gizartean: "zita tranpak", pentsamendu baztertzailea, poliziaren kontrol arrazistak, itzulerak beroan, etxebizitza eta errolda lortzeko zailtasunak… Barne eta kanpo mugek hilketarako guneak izaten jarraitzen dute (19.000 hildako, 2014an migrazio krisia kalkulatzen hasi zenetik).
Pribilegioen sistemari eusten dion mendeetako lastrea da arrazakeria, eta aurre egin behar zaio bere adierazpen guztietan.
Atzerritartasun legearen indargabetzea premiazkoa da, Mordaza Legea bezala, eta baita Atzerritarrak Barneratzeko Zentroen itxiera, Arrazakeria instituzionalaren adierazpen gorena baitira.
Ukrainako gerrak europar arrazakeriaren, bazterkeriaren eta tratu desberdintzaileen alderdi berri bat erakutsi digu.
Ukrainar herriari eman zaion tratu berdina exijitu behar da, bere bizi proiektuak modu duin batez aurrera eramateko asmoz migratzeko eskubide unibertsalean ari den gizaki ororentzat, guztiontzat, azken finean.