Sakanan izugarrizko hizkuntza aniztasuna dago. Makina bat hizkuntza gutxitu. Galtzear dagoen ama hizkuntza bat baino gehiago. Ikusirik zein tamainako altxorra "ezkutatzen" duten guzti horiek, eta munduko esaera askok berdintzen gaituztela... Zer da hau, beraz?
Mundutik Sakanara eta Sakanatik Mundura Zu(k) lagun, bere baitan mezu sakon eta esanguratsu bat dakarren liburu erraldoi bat da. "Sakanara zatozen ZU-k, Sakana lagun duzu. Aldi berean, Sakanak, ZU zaitu lagun". Hori baita kulturen arteko elkarbizitza baikor baterako beste pausoetako bat.
Ez da liburu arrunt bat, ordea. Beste liburu bat. Ez. Alderantziz, oso liburu berezia da, anitza, inondik inora. Anitza edukian, egileetan, idazkeran eta esan nahian.
Liburuan munduko txoko anitzetako sakandarrek idatzi dituzten 11 esaera jasotzen da. Haien ama hizkuntzetan (idatz daitezkeenak, alegia): euskara, suitzera, italiera, wolofera, arabiera, bulgariera, errumaniera, romaniera… Amazigh-era laster txertatuko da. Idazkeran galtzear dauden hizkuntzak ezin izan dira txertatu: kitxwera, esateko.
Nola sortu da hau? Sakanako herri eta txoko anitzetan dagoen ama hizkuntzen altxorra, Irurtzunen garatzen ari garen Kulturen arteko zikloaren lehen egunerako ekimen berritzaile bezala sortua da, herritarrek proposaturik, Anitzartean-etik beti egiten dugun moduan, noski.
Liburu honek baditu hainbat orrialde idatzi gabe. Eta ibiltaria denez, Anitzartean-etik antolatzen diren ekimenetan, liburuan inork bere sorterriko esaeraren bat gehitu nahi balu, badu aukera. Gonbidapena da haren ama hizkuntzan egitea, posible bada.
Pasa den apirilaren 23an, liburuaren egunaren baitan, Altsasuko II. Elkartasun Azokan liburua osatzerik izan zen.
Ez da hau Anitzartean-etik argitaratutako liburu bakarra. Hortaz…