Hara zer dien

Frontex-en aurrean zer?

Zer da Frontex? Europar Batasunaren mugetarako agentzia da. Bere aurrekontua %7.560 gehiago igo da 2005 urteaz geroztik. Polonian hasi zen agentzia txikia, orain Europar Batasuneko agentziarik handienetakoa da. 
Bere talde propioa eros dezake: barkuak, helikopteroak, droneak…. eta arma eta zaintza enpresak indartu. 

Giza eskubideak sistematikoki bortxatzen dituen agentzia da. Nola?

Laburbilduz:

  • Mediterraneoko eta Balkanetako mugak kontrolatzen ditu, eta zuzeneko harremana dauka itzulera ilegaletan (zeinetan indarkeria fisikoa ematen den) eta pertsona migratzaileekiko indarkerian. 
  • Libiako kostazainei prestakuntza eskaintzen die. Oroitu Libian esklabotza indarrean dela eta pertsona migranteak kontzentrazio kanpamenduen antzeko baldintzetan "bizi"? direla. 
  • Migrazioa mehatxu gisa definitzen du, eta bere kontakizunak, arrazakeria, bazterkeria, islamofobia, eta xenofobia besterik ez ditu indartzen. 

Europa Gotorlekuaren politika militarizatuek 40.555 pertsona baino gehiago hil dituzte 1993 geroztik: Mediterraneoan itoak, zentroetan bere buruaz beste eginak, mugetan tiroak, deportazioen ondotik torturak eta hilketak…. 
Frontex ez da sekula ideia ona izan. Mugen kontrolak ez datoz bat mugimenduan dauden gizakien eskubideekin. Arrazakeria indartzen duen politikarako "arma" eraginkorra dira. Tamalez, pasa den irailaren 20 eta 21ean Iruñeko Baluarten elkartu zen Frontex-eko agentzia bat. 

Frontex-en aurrean zer? Frontex bera suntsitu; deportazioak eta atxiloketak gelditu; mugen militarizazioak eta mugitzen diren pertsonen zaintza gelditu; elkartasuna indartu; mugimendu askatasuna guztiondako. Bide seguru eta legalak migratzeko eta nazioarteko babesa jasotzeko. Uretan erreskate humanitarioa blindatuko dituen politikak bultzatu eta indartu.