Hitzak ez ditu haizeak eramaten. Hitzek mindu edo sendatu dezakete. Tamalez, gero eta gehiagora doaz jarrera, hizkera eta ekintza arrazistak. Gero eta gehiago, zurrumurru deshumanizatzaileak, talde antolatu arrazistak, Afrika iparraldeko gazteen kriminalizazioa eta liskarren bidez pertsona etorkinen “ehiza” justifikatzen ari diren posizioak. Gorputz txuriak ez direnekiko injustiziak, kalte erreparaezinak.
Iruditegi koloniala ari da indartzen, pertsona arrazializatuak arriskutsuak balira bezala. Sentsazionalismoak badu bere tokia hemen, eta hauteskundeak hurbil izateak baita ere.
Hitzek pentsamenduan dute eragina, pentsamenduak emozioetan eta emozioek ekintzetan. Premisa hau positiboan, irudika dezagun arrazakeriatik libre den Sakana bat. Sor dezagun historia bat zeinetan berdintasuna, aniztasuna, errespetua eta diskriminaziorik eza baloreak bultzatzen diren. Beren sorterritik arrazoi anitzengatik atera eta, Sakanara bizitzera datozenekiko ditugun ideiak eraldatuko dituen historia. Aniztasunean elkarbizitzaren alde eginen duena, bestearekiko zurrumurru eta aurreiritzietatik libre.
Imajina dezagun historia hori, eta egi bihur dezagun. Plazara ditzagun aniztasunak, tratu eta aukera berdintasunak, eta bestearekin elkarbizitzeak dakarzkigun onurak. Urrundu gaitezen zurrumurru, aurreiritzi eta estereotipoetatik, jarrera arrazista eta xenofoboetatik, eta bila dezagun egia. Hurbil gaitezen bestearengana, ezagutu dezagun bere errealitatea, bera ahotik esana. Eman diezaiogun aitortza.
Zurrumurruen kontrako ipuin laburren VI. Lehiaketa aukera paregabea da guzti horri bizitza emateko. Arrazakeriaren kontra aritzeak saria baitakar.
Hasi paperetik eta… ekintzetara!
Lehiaketarako informazioa:
anitzartean@gmail.com; bitartekaria@sakana-mank.eus; 648 070 710.