Hara zer dien

Ongi etorri pertsona migratu eta errefuxiatuak III. Zikloa bukatu berri dugun honetan, errefuxiatuen nazioarteko eguna, bihar

Erabiltzailearen aurpegia Anitzartean Kulturartekotasun Zerbitzua 2026ko ekainaren 22a

Ekainaren 20an. Bihar. Eta hilaren 28an, LGTBIQ+-arena izango da. Ihes egin beharreko arrazoietako bat, gerrateak, genozidioa eta biolentziaz gain.

Borrokatzeko dena eta gehiago.

Elkarrekin amestu, elkarrekin borrokatu. Horrek beharko du izan etorkizunerako bidea eta ibilbidea. Elkarrekin.

Errefuxiatuak migratzaileak. Migratzaileak errefuxiatu ez derrigor.

Zenbat aurreiritzi, beldur, estereotipo, zurrumurru…..desberdina denarekiko, zoritxarrez. Eta zenbat kontu amankomunean aldi berean, zorionez.

Guzti honetan , non geratzen dira "apatridak"? Legedia erahiltzaileen arabera, inolako nazionalitaterik ez duten pertsonak. Inongo estatuak aintzakotzat hartzen ez dituztenak. Apatrida egoera horrek, babesik gabe uzten ditu pertsonak: ez legalik, ez diplomatikorik……ezta oinarrizko eskubiderik: errolda, erregularizaziorakoa...

Norena da guzti honen erantzukizuna?

Erakunde publikoek bere erantzukizunak aintzat hartzen ez dituzten bitartean, herria izango da berriro ere herria bera salbatuko duena. Herritar sarea da beste behin ere injustizien aurrean erantzuten duena.

1300 hildakotik gora, 2026honetan, itsasoan hildakoak soilik. Zifretara ohitzen ari ote gara?

Zenbaki bakoitzaren atzetik izaki bat, izen bat, eta bizi historia bat dago, ordea. Inork ez du berea den guztia uzten bizi hobe baten bila, bere bizia arriskuan ez badago. Ez gaitezen nahastu.

Migratzea, babesa, errolda, etxebizitza, lana... eskubide UNIBERTSALAK dira. Norentzat ote da, ordea, unibertsaltasun hori? Ummm...

Hori gutxi ez, eta hitzordu tranpak, itzulerak beroan... indarrean daude. Eta horri gehitu behar zaio onartu berri den Europar Batasunaren migraziorako paktua.

Panorama kaxkarra, eta hauteskundeak 2027an. Gabiltzan erne, ez badugu damurik nahi.

Gure esku dago.