Bazterretik

Zer dira, eta zenbateraino dira osasungarriak edulkoratzaileak?

Erabiltzailearen aurpegia Anne Azkona Unanua 2023ko api. 17a, 08:40

Edulkoratzaileak normalean azukrea ordezkatzeko helburuarekin kontsumitzen dira. Hauek, kantitate txikietan har daitezke, beti ere, azukrea edota edulkoratzailea bera murrizten joateko eta elikagaien benetako zaporeak berreskuratzeko helburuarekin. 

"-ol" amaitzen diren hitz guztiak polialkoholak (edulkoratzaileak) dira: Eritritol, Xilitol, Sorbitol … Ultraprozesatu (gozoki, txikle, izozki, pastel, zero, light edo azukrerik gabeko edari freskagarri edo produktu, gaileta, mermelada…).  Egoera naturalean fruta eta barazki batzuetan agertzen dira (txanpiñoi, azalore, ahuakate, sagar, udare…). Horregatik, nahiz eta osasuntsu elikatu, intolerantea bazara sintomak izan ditzakezu ere bai.
Poliolak heste meharrean ez direnez erabat xurgatzen, odolera iristen den kantitatea irensten dugunaren zati bat baino ez da izango, odoleko glukosa-aldaketak azukrearekin baino askoz txikiagoak sorraraziz. Hori dela eta, diabetikoentzat edo intsulinarekiko erresistentzia duten pertsonentzat egokiagoak dira.

Hala ere, honek badu desabantaila bat. Xurgatu gabe geratu den gainerakoa heste lodira iritsi, eta ehunka bakterio (gure hesteetako mikrobiota) izango dituzte bertan zain azukre-hondar horiek hartzitzeko irrikaz. Gehiegizko hartzidura horrek ondoeza eragiten du (hantura, beherakoak, gasak, mina…). Polialkohol guztietatik, badakigu ERITRITOLa heste meharrean %90ean xurgatzen den bakarra dela; beraz, kantitate txiki bat kontsumitzeak ez du gas gehiegirik eragingo, baina kantitate jakin batek ondoeza eta hantura, gas, min, gorozki bigun edo leherkorren sintomak eragin ditzake.

Beraz, edulkoratzaileak azukrea murrizteko trantsizio moduan kontsumitu daitezke, elikagaia bera den bezala eta zaporea mozorrotu gabe jatea amaiera-helburutzat izanda beti. Ez dira gomendagarrik izango hesteetako hantura-gaixotasuna duten kasuetan: Crohn, kolitis ultzeraduna, edo liseriketa arazoak  dituzten pertsonen artean.

Sintoma hauek badituzu eta hauek kontsumitzen badituzu, badakizu zerk eragiten dizun.