Bazterretik

Oporrez gozatzeko eta zaintzeko aholkuak

Erabiltzailearen aurpegia Anne Azkona Unanua 2024ko uzt. 1a, 11:04

Bidaiatu behar baduzu, zure helburuak unean uneko egoerara egokitzea gomendatzen dizut. Hona hemen zein ostatu mota hartzen duzun, elikadura zaintzeko hainbat ideia: 

Sukaldea duen apartamentu bat hartzeak ez du esan nahi egunero etxean bazkaldu behar duzunik, baina bai partida erdia irabazita izango duzula. Asko kozinatu gabe ere, erosketa egokia eta ia otordurik gehienak modu egokian  egiteko aukera izango duzu. Etxetik tuper bat eramatea gomendatzen dizut, janaria prestatuta, egun osoa etxetik kanpo gozatzeko aukera izateko. Denbora eta erosotasunaren arteko oreka lortzea da kontua. Zer eros zenezake? Landare kontserbak, entsaladetarako barazki freskoak, izoztuak, prestatuak eta proteina iturri onak.

Hotel batean bazaude, gauza pixka bat gehiago zailtzen da, hotelak berak eskaintzen dizunaren menpe egongo baitzara. Hala ere, lasai egon,  ez baitago dena galduta eta.

Hotelean gosaltzeko aukera gazia, ogi txigortu integral bat, arrautza nahasiekin eta tomatearekin; eta gozoa, jogurt naturalezko bowla zereal maluta eta fruta zatiekin.

Saia zaitez goiz edo arratsalde erdian hamaiketako edo askari bat egiten, otordu nagusietara gose handiegiarekin iristea saihesteko, fruta, fruitu lehorrak, arrautza egosia, txokolate beltza… hartuta.

Kanpoan bazkaltzen edo afaltzen baduzu, sarrerako arinak aukeratzea gomendatzen dizut, eta barazkiak badira, hainbat hobe. Ondoren, proteina, barazki eta karbohidratoak dituen plater printzipal bat hartu, arrautzaztatzeak eta saltsak saihestuta, eta ogi zati osoa hartu beharrik izan gabe. Postreari dagokionez, zure bazkari/afari guztiak jatetxeetan izan behar badira, postrearen ordez kafe bat edo txokolatezko ontza bat hartzea gomendatzen dizut, eta noizean behin salbuespenak egin.

Amaitzeko, edaria arazo handia izaten da oporretan gaudenean. Saiatu ura eskatzen, gasarekin edo gabe, alkoholik gabeko garagardoak; unearen arabera, infusio bat edo kafe bat, baita deskafeinatua ere. Jakina, salbuespenak egin ditzakezu, baina utzi topa oporretako unerik berezienetarako.