Kurtsoaren hasierarekin batera, errutina osasuntsu bat mantentzea errazagoa izaten da askorentzat, ez baitaude horrenbeste irteera, ospakizun, terrazak eguzkitan… baina egia da ere, lanarekin edo ikasketekin batera askotan gorputzeko estres maila handiagotzen dela, eta honek antsietatea sortzeko aukerak. Ordu guztietan gosea izatea, nahikariak, nekea, ahultasuna, antsietatea, suminkortasuna, deskontzentrazioa, loaldi txarra… Egoera hauek ezagunak egiten zaizkizu?
Janariarekiko antsietatea murrizteko, otorduan bertan gorputzari eskaintzen diogun horrekin sor daitekeen glukosa pikoa kontrolatzean dago koxka.
Jakin ezazue garunak eta hesteak etengabeko komunikazio bidirekzionala dutela; hau da, milioika neuronen bidez badakite zehazki zer gertatzen den bi muturretan. Esan dezakegu jaten dugunak eragina duela sentitzen dugun moduan, eta alderantziz.
Otordu bat egin eta gero, denbora gutxira berriz ere gose bazara, arazoak glukosaren deskonpentsazioarekin zerikusia izango du, ziur asko. Zerbait gozoa gosaltzen dugunean gerta dakiguke hori. Adibidez, esnea Cola-Cao eta gailetekin hartzean, momentuan asetzea lor dezakegu, baina gero gosea, deskontzentrazioa, nekea… sentiaraziko dizkigu.
Jaten duguna, kantitate txikia izan arren, azukrean aberatsa bada, intsulina piko gehiago izatea eragingo du, eta Ghrelinaren jariapena handitu, apetitua erregulatzen duen hormona. Beraz, zenbat glukosa piko gehiago eragin, orduan eta gose gehiago izateko aukera izango dugu.
Intsulinaren piko hauek kontrolatzeko, ez ezazu proteina zure otordu guztietan gehitzea ahaztu, eta batez ere gosarian. Otordu honetan baita akats gehien egiten deneko momentua. Honek azukrearen xurgapena moteltzen lagunduko duenez, lehen aipaturiko intsulinaren pikoak kontrolatuagoak izango ditugu, asetasun sentsazioarekin gehiago iraungo dugu hurrengo orduetan zehar eta antsietatearen sentsazioa murriztuko da. Eta nola dakit ondo egiten ari naizen? Jan eta 3-4 orduetara goserik izaten ez baduzu, ondo ari zarela esan nahiko du.