bazterretik

Loaren kalitateak gosean duen eragina

Erabiltzailearen aurpegia Anne Azkona Unanua

Bazenekien zure loaren kalitateak, zure gose hormonak kontrola ditzakeela? Hau hobeki ulertzeko, bi protagonista hauen inguruan hitz egingo dugu, Leptina eta Grelinaren inguruan hain zuzen.

Leptina, asetzearen hormonari deritzo. Gantzako zelulek jariatzen dute, eta garunari ase gaudela eta jatez gelditzeko mezua bidaltzen diote. Grelina aldiz, gosearen hormona da. Urdailean sortzen da eta garunari janaria bilatzeko mezua bidaltzen dio. Hau da, Grelina maila otorduen aurretik handitzen da. Lo gutxi edo gaizki egiteak leptina mailak gutxitzen ditu eta grelina handitzen du, gose gehiago eta asetasun sentsazio gutxiago izatera bideratuz.

Zazpi edo zortzi orduko eta tarteka esnatu gabeko loaldiak lehenetsi behar dira, deskantsua kalitatezkoa izateko. Lotan gauden bitartean gure immunitate sistema indartu egiten delako, sistema hormonala erregulatzen da: estresaren hormona barne (kortisola), garunak oroitzapenak ordenatzeko, kontzentrazioa hobetzeko eta emozionalki orekatuta mantentzeko aprobetxatzen du, burmuinean metatutako toxinak ezabatzen dira…

Baina zer gertatzen da lo gutxi egiten dugunean? Grelina (jateko oihuka dagoen hormona) handitu egiten da, eta bitartean Leptinak (nahikoa dela dioena) oporrak hartzea erabakitzen du.

Hormonen desoreka honek, gose gehiago, elikagai hiper – palatagarrien antoju gehiago… izatera bideratzen gaitu, eta ondorioz, zailagoa egiten du pisu osasuntsu bati eustea. Gainera, lo gutxi egitea, gaueko gosea handitzearekin lotzen da ere. Gauean, zeozer jateko sortzen den “gose sentsazio” horrek bere azalpen hormonala dauka beraz.

Egunero 7-8 ordu artean eta tarteka esnatu gabe lo egiteak, apetitua erregulatzen eta pisuaren kontrola hobetzen laguntzen dizu, eta emozio eta hormona batean bizitzea ere saihesten du. Ez gutxietsi atseden gau on baten garrantzia.

Laburbilduz, Grelina eta Leptina gosearen yin eta yang bezalakoak dira: batek jateko esaten dizu, besteak gelditzeko. Baina gaizki lo egiten baduzu, oreka hori galdu egiten da, eta zure gorputzak ez du ulertzen janari-gosea duen… edo atseden-gosea / falta duen.