Urte honetan ongi elikatzen jarraitzeko, elikagai freskoaz a parte, egunerokotasunean lagungarriak izan dakiguke elikagai kontserbak despentsan izatea. Zergatik? Elikagai ez-galkorrak direlako. Behar bezala biltegiratzen badira, bizitza erabilgarri luzea izaten dutenak hain zuzen, hozkailuan sartu beharrik gabe, ontziratze mota bat dutelako, hezetasunari, beroari edo airearekiko esposizioari oso ondo eusten diotenak iraunkortasuna handituz.
Iraunkortasuna luzea izateak ez du esan nahi produktu hori inoiz iraungiko ez denik. Denbora luze batera hainbat propietate galduko ditu, nahiz eta ez den arrisku mikrobiologikorik egongo. Hona hemen etxeko despentsan izan beharko zenituzkeen elikagai ez-galkorren zerrenda: lekale egosi kontserbak, lekale lehorrak, arrain kontserbak, oilasko, arrain eta barazki saldak tetra brik eta beirazko botiletan, arroza eta pastak, barazki kontserbak, tomate oso edo txikitutakoa, barazki eta zopa deshidratatuak, kafea, tea edo infusioak, fruitu lehorrak eta nola ez, oliba-olio birjina estra.
Gure elikagai ez-galkorren despentsa beti egoera ezin hobean egon dadin, aholku hauei jarraitzea komeni da:
- Aldian behin berrikusi zer daukagun eta nola dauden. Produktu batzuk ez dira askotan erabiltzen, eta ahaztu egin dezakegu baditugula. Gabonetako saskietan oparitutako marmelada edo almibar latekin gertatzen da askotan.
- Aldian-aldian armairuak garbitzea komeni da, hautsa kentzeko eta hezetasunik edo intsekturik ez dagoela ziurtatzeko (arreta berezia jarri irinetan eta lekaleetan). Une egokia da kontsumo lehenetsiaren datak aztertzeko, eta produkturen bat oso pasatuta badago botatzeko. Era berean, ontzi guztiak egoera onean daudela egiaztatzeko balioko digu, ez dagoela herdoildutako latarik edo intsektuek hautsitako edo zulatutako ontzirik.
- Fabrikatzailearen jarraibideak bete: leku fresko eta lehorrean kontserbatu esaten badu, baldintza horiek ondoen betetzen dituen lekuan gordetzen saiatu behar da.
- Etxean egindako kontserbetan (marmeladak, txikitutako tomatea, barazkiak…) ontziratze data idatzi behar da.