Udalerri euskaldunak garen heinean, gure esku dago etorri berriei hizkuntza ere ematea, harrera egitearekin batera. Gure artean errotuko diren ehunka lagunei euskara ematea modu ederra da beso zabalik hartzen ditugula erakusteko. Eskolak eta euskaltegiak zabaltzea, ordea, ez da nahikoa izango herritarrek gero erdaraz egiten badiegu. Euskara zubi ederra da
elkarrekin gurutzatzeko, eta gure hizkuntza eskaintzea da eskua luzatzeko eta gure artera gonbidatzeko modurik egokiena, lehen hitzetik hasita.