Euskararen aberastasuna erakusten dute euskalkiek. Baita eremu zehatz batzuetan soilik errotuta dagoen lexikoak ere. Horiek hizpidera ekartzen ditugun bakoitzean modu naturalean biziberritzen dugu euskara, eta ingurukoak ere aberasten ditugu, hitz eta esamolde berriekin. Orrikak, kurrikoak, kurrikak edo porrikak arrotzak zaizkigu beharbada, baina tenazak edo alikateak baino jatorragoak dira. Aspaldi ikasi genuen abesten: guztiok gara euskaldun, nahiz eta hitz desberdinez bat bera dugu euskara.