Euskarari eusten diogunean, ingurukoak ere euskaraz aritzeko giroa sortzen dugu. Zabaldu egiten
dugu euskaldunak euskaraz aritzeko modua, hitz bakar bat nahikoa duen kodearekin. Gainera, hurbiltasunetik, adiskidetasunetik eta konplizitatetik aritzen gara askotan, eta tximeletak oharkabean hedatzen dira, euskarari bizia emanez. Euskarari eusteak duen garrantzia erakusten du bideo honek, solasaldi informalean ere euskara naturaltasunez biziberritzeko.