Euskaldunen artean modu naturalean euskaraz aritu arren, askotan, lagunartera erdaldun bakar bat heltzea nahikoa da euskaldunon hizkuntza ohiturak aldatzeko. Horrela, erdalduna euskarara erakarri beharrean, euskaldunak hasten dira erdaraz, euskara bigarren mailako hizkuntza bihurtuz eta euskara zubia dela ahaztuz. Erdaldun bakar batek euskaldunak erdarara nola mugitu ohi dituen erakusten duen ohiko egoera bizitzen du bideo honek.