New York, London, Milan eta Pariseko desfile handiak pasatu berri dira eta sei hilabetetik behin gogotsu itxoiten dut Josep Fonten bilduma ikusteko.
Josep Fontek, diseinatzaile askok bezala, arkitektura ikasi zuen, baita patroigintza eta moda ere. 2012an, Jesus del Pozoren heriotza eta gero Delpozo-ren zuzendari sortzailea izendatu zuten, etxearen kodeak berritzeko prest, freskotasun puntu bat, irudi gazteago bat eta nazioartekoago bat emanez. Bere bildumetan ikusi dezakegu karaktere oniriko emakume garaikide bat estilo berritzaile eta arkitektoniko batekin. Batzuetan fantasiaren lerroa gainditzen du eta beste munduetako piezak egitea lortzen ditu.
2015eko udazken/neguko bildumak berriz ere arrakasta bat izan da, honetan Fontek Rhys Lee-ren tanta koloretsuak eta Andrey Remnev-en aztarnak nabarmentzen dira. Bi artista guztiz desberdinak, baina aldi berean kontraste politak egiten dituztenak. Bolumen interesgarriekin jolastu du diseinatzaile katalanak, jantziak emakumearen gorputzetik ihes egitea lortzen baitu. Sorbaldak mugitzen dira mahuka globo, borobil eta arinei esker.
Negu honetan diseinatzaileak kaleak ehun negutarrez bete nahi ditu, artile hotza, crepé-a, feltroa eta mufloiekin. Aurten, belusa agertzen da nobedade bezala hiru era desberdinetan: teknologikoena egunerako, trinkoa eta debore itxuran gauerako. Aipagarria da loreen erabilera ere, etxearen ezaugarrietako batean bihurtu dira pixkanaka eta oraingoan ere azaltzen dira. Telazko loreak dira eta eskuz eginak gainera, petaloz petalo jositakoak ehundura berriak sortuz.
Rhys Lee-ren pintzelkadak bere mihiseak bustitzen ditu hautseztatutako tonuekin batera, klein urdin bat blush batekin. Joko honekin, diseinatzaileak marroi txokolate, berde, gorri eta beltza nudearekin kontrastatzen ditu bildumari sentsibilitatea gehituz.
Puntuak ere bere garrantzia dauka bildumean bere alderik eleganteenean, mohair, merinoa eta alpaka zetarekin nahasten baitu.
Aurkene Ormazabal