Bikinia

Udaran murgilduta gaude eta jadanik igerilekuak eta hondartzak bete ditugu gure bainujantzi berriekin. Hala ere, bainujantziak ez dira beti berdinak izan, historian zehar aldaketa ugari jasan dituzte gizarte aldaketa eta emakumeen askatasun sexualaren garapenari esker.

1920an iristen da lehendabiziko bainujantzi modernoa, pieza batekoa, eskote zabalarekin eta izter erdiraino iristen zena. Artilez egindakoa, bustitzen zenean hiru kilo baino gehiago pisatzen zuena. Gainera, ez zen batere arraroa galtzerdi edota kaleko oinetakoekin laguntzea.

Coco Chaneli esker hamarkada honetan beltzaranaren kontzeptua aldatu zen: zelaiari lotuta joan beharrean, aisia, kirola eta bizimodu berri batekin lotzen zen. 40. hamarkadan diseinuak Hollywoodeko jantzitegi ikusgarriekin erlazionatu zitzaien. Diseinuari eta estetikari garrantzi gehiago ematen zioten eta ez zuten kontutan hartzen urarekiko erresistentzia eta lehortzeko azkartasuna, garrantzitsuena gorputza liraintzea zen.

Bigarren mundu gerra eta gero AEBetako gobernuak bi piezatako modeloa eskaini zuen, erabilitako tela murrizteko asmoarekin, baina Hays kodigoak pantailan ikusten zena zehazten zuenez, zilborrak zentsuratu zuen. Honek, kulero altuetako bainujantziak ekarri zuen, Marylin Monroe, Rita Hayworth edo Ava Gardnerri lotzen zaie estilo hau.

1946an ingeniari batek modelo bat asmatu zuen eta honek historian zehar aldaketa nabarmenena izan da, bainujantzi tiraduna zen eta Bikinin jarritako bonba nuklearraren ostean, bikini deitu zion.

Nahiz eta bikinia 40. hamarkadaren bukaeran asmatu, hamarkada batzuk behar izan zituen gizartea onartzeko. 1950ean emakumeak nahiago zuten gorputz osoko bainujantzi eleganteak. Brigitte Bardot aktorea izan zen bikiniaren aurrendarietako bat 1953an Canneseko festibalean, non izugarrizko zalaparta sortu zuen.

Hala ere, bi emakume eta bi pelikulek bikiniaren onarpena ekarri zuten: Ursula Andress uretatik irteten bere bikini txuriarekin Doctor No filmean (1962), eta Raquel Welch One million years B.C.-en (1966).