Bazterretik

Warhammer fantasy

Erabiltzailearen aurpegia

Warhammer Fantasy mundu fantastikoetan oinarritutako beste miniatura joko bat da. Lehen edizioa 1983an argitaratu zen, Games Workshop-en eskutik, Erresuma Batuan. Sortutako Warhammer mundu fantastikoa hain handia izanik, urteekin bideo-jokoak, liburuak eta rol jokoak sortu dituzte. 
Jolasteko miniatura aproposak behar dira armadak irudikatzeko. Miniaturak mugitzeko metroa erabiltzen da, eta borrokak epaitzeko dadoak. Arau orokorren liburuxka ezinbestekoa da, izan ere, zailtasun handiko jokoa da. Armada bakoitzak bere arau liburuxka dauka (armadak sortzeko erabiltzen direnak). Jokatzeko mahaiak 180x120cm-ko neurria izan behar du, eszenografia elementu batzuekin. Txandaka jokatzen da. Hasieran, jokalari bakoitzak bere armada hedatzen du, eta, txandaka, mahaian zehar armada mugitzen da, besteekin borrokatuz. Helburua erraza da: aurkariaren armada akabatzea. 
Egia esan, joko zorrotza, zaila eta garesti xamarra da. Gainera, jokatzeko toki aproposa behar da. Bele Beltzakeko kideentzat joko berezia da benetan. Gaur egun, ez gara asko jokatzen, baina denok daukagu armada bana etxean ongi gordeta. Armadatxo horiek 10 urte genituelarik sortzen hasi ginen; bakoitzak berea eraiki zuen ahal izan zuen moduan. Nork bere miniaturak muntatu eta margotu behar ditu, eta esparru horretan, joko honekin, asko ikasi dugu. Aipatzekoa da Warhammer Fantasy-ko miniaturak oso ederrak direla, xehetasun asko baitituzte. Hasieran, gaizki moldatzen ginen, baina urteak pasa
 ahala, jokoa erabat ulertzea lortu dugu.

Seguru nago irakurleren batek, bere etxeko apal batean, joko honen miniaturaren bat izango duela hautsez beteta. Norekin eta nola jokatu jakin gabe. Norbaiti artikulu txiki honekin jakin-mina pizten bazaio, jarri dadila gurekin harremanetan. Toki ezin hobea dugu jokoaz elkarrekin gozatzeko, armada askorekin eta eszenografia mordo batekin.
ESKERRIK ASKO, GUAIXE!