Kaixo! Gutxi batzuk adierazi didate aurreko buru-haustearekiko interesa, baina ekarpen batetik bestera denbora asko pasatzen da. Horregatik, oraingoan erantzuna bakarrik emango dut eta hurrengorako beste metodoren bat pentsatuko dut.
Ea ba.
Ongipasa eskolako pasabidean 5 ate daude. Ikasleek ate guztiak ireki behar dituzte. Hori bai, atea irekita egonez gero itxi eta hurrengora joan behar dute eta itxita egonez gero, ireki eta gela barruan itxoin behar dute.
Zenbatgarren ikasleak utziko ditu ate guztiak zabalik?
Ate bakoitza digitu batez irudikatzen badugu 0 balioa emango diezaiokegu itxita dagoen ateari eta 1 balioa irekita dagoen ateari.
Hasieran denak itxita daude, honela: 00000. Demagun ikasleak eskuinaldetik datozela.
1. ikasleak 1. atea itxita topatuko du, zabaldu eta gela barruan sartuko da. Ateak honela geratuko dira: 00001
Hurrengoak 1. atea itxi egingo du eta bigarrena itxita dagoenez zabaldu eta barrura sartuko da: 00010
3. ikasleak 1. atea itxita topatuko du. Zabaldu eta barruan sartuko da: 00011.
4. ikasleak lehenengo bi ateak itxiko ditu eta hirugarrena ireki eta gela barrura sartuko da: 00100.
Bada, holaxe kontatzen dute konputagailuek, bitarrez. Sistema posizional bat da. Hamartarrean zutabe bakoitzean 10 digitu erabil daitezke eta horregatik zutabeetan ezkerrerantz egin ahala x10 egiten da. Bitarrean ordea zutabe bakoitzean 2 digitu baino ezin dira jarri eta horregatik x2 egiten da.
Ate guztiak zabalik daudenean guztietan batekoa izango dugu, beraz: 1+2+4+8+16=31. ikasleak irekiko ditu ate guztiak.