Gaurkoan proposatzen dizuedan jolasean 7 kartako ilara bat daukazue aurrean. Kartak buruz gora edo buruz behera egon daitezke.
Jolasterako garaian urrats bakoitzeko honako jarraibideak dituzu:
- Kartak eskuinetik ezkerrera aztertu behar dituzu
- Aztertzen ari zaren karta buruz behera baldin badago, buruz gora jarri eta hasi hurrengo urratsarekin
- Aztertzen ari zaren karta buruz gora baldin badago, buruz behera jarri eta hurrengo kartara mugitu
- Kartarik gabe geratzen bazara, gelditu
Adibidez,
Urratsa eman aurretik:
Urratsa eman ondoren:
Jarraibide horiei men eginez, zenbat urrats eman beharko dituzu 7 karta buruz behera egotetik buruz gora egotera pasa daitezen?
Erantzun posibleak:
- 10 urrats edo gutxiago.
- 10 baino gehiago, baina gehienez 100 urrats.
- 100 baino gehiago, baina gehienez 1000 urrats.
- 1000 urrats baino gehiago.
- Ez da posible jarraibide horiekin 7 kartak buruz gora jartzea.
https://guaixe.eus/komunitatea/EdurneLarraza helbidean aurkituko duzue ekarpen hau eta bertan zuen erantzunak jartzeko aukera izango duzue. Nola lortu duzue erantzuna? Gainera, astebete barru nire azalpenak emango dizkizuet. (www.bebras.uk webgunetik ekarria)
ERANTZUNA (2020/02/02an gehituta):
Ekarpen honek aurrekoarekin parekotasun asko ditu. Biek algoritmo zehatz bat jarraitzen dute.