Kolaborazioa

Atapuerca (Burgosko toponimo nagusia), euskal toponimoa seguru asko

"Porka" izenak ('morka' Euskaltzaindiaren Hiztegian), Sakana erdialdean gai baten multzoa adierazten du eta gai horren zatiek nolabaiteko harremana edo lotura erakusten dute. Gaztelaniako 'horca', 'sarta', 'ristra' eta 'racimo' hitzak ordezkatzen ditu: artaporka, mahatsporka, baratxuriporka… Etxarri Aranatzen izporka ere erabiltzen da, izen eta izenondo moduan, 'hitz andana' eta 'hitzontzi' adierazten duelarik kategoria bakoitzean.

OEHn modu ezberdinetan dago jasoa, baina esanahi berarekin: morka, borka (AN-ulz, Sal, R; Lh), porka (G-nav, AN, B).

Eta badirudi hedapen zabalagoa izan duela izen honek, betiere toponimiari erreparatzen badiogu. 

Ezaguna dugu guztiok, azken hamarkada hauetako arkeologia indusketak medio, Burgosko Atapuerca toponimoa. Toponimo honen etimologiari buruzko iritzia duela hamabost urte gutxi gorabehera eman zuen Xabier Kintana euskaltzainak (Diario de Navarra, 2007-07-30). Jose Mari Satrustegi euskaltzain arruazuarra zenari entzun omen zion lehen aldiz hitz horrek euskal etimologia ukan zezakeela. Badirudi lehen osagaian oinarritu zuela aipatu euskal etimologia Kintana jaunak, ezen bigarrena gaztelaniako lehenaren oihartzun gisa azaltzen baitu. Honela jarraitu zuen, orduko hartan. Bere ustean, hitz horretan, "…biki edo geminatu semantiko deitu ohi denaren kasu bat genuke, hau da, esangura bereko bi hitz, euskaraz bata, gaztelaniaz bestea, elkarrekin lotuak. Hortaz, jatorriz *Atapuerta genuke, hots ate-puerta, hitz bakarrean era bereko bi fonema gerta ez zitezen, hasierakoak eraginda, bigarren /t/-a disimilatu eta /k/ bihurtuz. Horretara, *aTa-puerTa-tik Atapuerca-ra iragan bide zen, ondoren, eskualde hartan euskara galtzean, gaztelaniazko puerco/a hitz arruntarekin herri-etimologia faltsua sortu arte".

Nik ere uste dut Jose Mari Satrustegik  intuizio handia erabili zuela, baina seguru asko toponimoaren osagaiak ezagunak eginen zitzaizkiolako. Lehena, ate, oso hedatua dago Euskal Herri osoan eta, bigarrena izan daitekeena, porka hitza, oso erabilia izan da duela gutxi arte Sakana osoan, gorago esaten nuen esanahiarekin. 

Hala ere, toponimo honen osagaiak hauek badira, kasu honetan ere gaztelaniak izan du eragin zuzena bere bilakabidean, jatorria latinekoa duten beste kasu batzuetan gertatu den moduan, bokal erdiaren diptongazioa burutuz, hau da, o > ue bihurtu du. Hala gertatu da, esate baterako, portam > puerta, solum > suelo, forum > fuero… hitzen kasuan. 

Diptongazio berbera aipatzen digu Salaberrik (1997, 9) -tz(a) atzizkiaz ari dela: "egokiro azal daitekeen beste bailara izen bat euskaraz -toponimia txikia lekuko- Berroza (Berrotza?; Berrueza erdaraz) deitu izan dena dugu;...

Eta erdiko bokalaren diptongazioaren teoria berrestera dator nik duela seiren bat urte edo  ezagutu nuen "Historia documentada de ATAPUERCA" artikulua, Burgosko Unibertsitateko Luis Martínez García Erdi Aroko Historiako irakasleak argitaratua. Besteak beste, toponimoaren dokumentazioan arakatu eta gero, ondorengoak esaten ditu: "El primer documento escrito en el que aparece el nombre de Atapuerca es del año 936. Una tal Doña Fronilde, dona al Monasterio de Cardeña, entre otras, la villa de Orbaneja de Río Pico, donde dice; '…per summa serra de Adtaporka usque ad ecclesie Sancti Vincenti que est super illa cueba…' El segundo en antigüedad, del año 1068, es un privilegio otorgado por el rey Sancho II de Castilla por el que concede al obispo de Oca Don Simeón como paso previo a su traslado a Burgos en 1075, muchas iglesias y posesiones, entre otras '…et in Ataporka duas ecclesias cum suis adjacentiis'. "

Eta jarraian, historian ezaguna den eta hizpide dugun toponimoaren izena daraman gudarekin ematen dio segida, beste zenbait aipamenekin batera: "1054 la batalla de Atapuerca transcrita a través de cronistas 100 años después; la Crónica Silense, la Crónica Najerense (1.140-1.160) y los Anales Compostelanos (h. 1.140), las tres crónicas coinciden en; 'Iam autem Garsias in media valle de Athaporca (Silense Athaporka) posuerat castra…' En 1071, un individuo llamado Morelle dona al Monasterio de Cardeña unas casas '…in Atapuerka, in villa qui dicitur Quintana, cum tota sua hereditate…' (…).
Sin embargo, el documento más importante está fechado en 1.138, firmado por el rey de Castilla Alfonso VII, que es el Fuero de Atapuerca, documento que se conserva en la Biblioteca de la Real Academia de Historia de Madrid. En éste sí se habla de la villa de Atapuerca (Ataporcha) y de sus vecinos.
"

Aztergai dudan toponimoaren grafian, bigarren osagaiaren bokala soilik edo diptongaturik ageri zaigu ikusten denez eta hortik aurrera, aipatu historialariak toponimoaren jatorriari edo esanahiari buruzko azalpen ezberdinak jaso zituen, horien aurreko bere iritzia ere bertan islatuz: "(…) Tras indicar que los especialistas en Toponimia no se ponen de acuerdo sobre el origen y sentido de los vocablos, Adtaporka/Adtaporta/Ataporcha. Refiriéndose a la opinión, a su juicio poco convincente, del catedrático de Historia del Derecho G. Martinez Díez: 'Adtaporka, como palabra compuesta de adta con sentido de hasta, y porca o puerca, hembra del jabalí, aunque resulta difícil precisar qué se quiere significar en concreto con esa expresión' (Pueblos y Alfoces).
La interpretación más razonable del conferenciante, (con J. Mª Solana, catedrático de Historia Antigua de la Universidad de Valladolid): Atapuerca de raiz preindoeuropeo: topónimo formado por alba/alpa/alta como piedra o fortaleza y puerka o puerta como umbral o punto de observación. Nombre aplicado en principio a la sierra, de donde lo tomaría al parecer la villa. La aparición en la documentación de los siglos XVII, XVIII y XIX del término 'Tapuerca' lo considera un hecho de menor importancia."

Eta hemendik aurrera euskal jendearekin edo euskararekin lotura izan dezakeela ere aurrikusten du: "(…) Los primeros asentamientos tiene (sic) un carácter militar: Burgos, Quintanapalla, Arlanzón. A la sombra de sus castillos irán surgiendo las aldeas. Concretamente en el valle de Vena, las primeras aldeas serían Atapuerca y Agés, que aparece citada en el año 944. Muchos de aquellos colonos provenían de territorios vascos o navarros, dejando nombres como Alarcia, Herramel, Urrez, Urquiza, Froncea, Galarde, Zalduendo, Ochavro, Agés, Cuzcurrita, Ibeas, Juarros, Villabáscones…, quién sabe si Atapuerca… Todos topónimos vascos".

Lehenik Burgosko eremu horretan eraikitako zenbait bizilekuren sortzaileetako asko euskaldunak (berak euskal edo nafar lurraldeetatik etorritakoak esaten du) izan zirela zioen eta, berehala, jatorri horren lekuko diren hainbat bizileku edo herriren izenak eman zituen.

Burgosko unibertsitateko historialariak eskainitako dokumentazioa aztertuz, horietako zaharrenean mendiari egiten dio erreferentzia toponimoak eta ondorengo bietan harana eta toponimoa besterik gabe ageri dira. 
Eremu zabala adierazten du, orduan, sarrera edo ikuspegi anitz izateko modukoa. Beraz, amaitzeko, ate eta porka izanen balira toponimoaren osagaiak, ate edo sarrera multzoa adieraziko luke. Ez al du zentzurik?