Estomagoa bizkarrean edukiEtxarri Aranatzen behintzat erabilia izan da aditz perifrasi hau. Oso argala egon, diafragmaren inguruan zuloa izan. Estomagoa bizkarrezurraren kontra itsatsirik. Horrela erabili zion Leti etxarriarrak bere gaztaroko apez bati urte askotara hura ikusterakoan: Egun on, Don Pedro! Beti bezela ikusten zeittut, estemaube bizkerrien dakazula! (Egun on, Don Pedro! Beti bezala ikusten zaitut, estomagoa bizkarrean daukazula!). Eztiek ez, estemaube bizkerrien dakabiela, Iruña-Veleiako ostrakak aztertu nei ez ttubien ganbelekuek! (Ez zaudek, ez, estomagoa bizkarrean daukatela, Iruña-Veleiako ostrakak aztertu nahi ez dituzten ganbelekoak!). Gaztelaniaz, "estar esquelético" adieraziko litzateke.
Estu eta larri, Larri eta estu Erabilera orokorrekoak ditugu esapide hauek. Estu eta larri ibili. Etxarri Aranatzen, esate baterako, zabalduago dago ordena aldaturik izenondoak: larritestu. Larritestu ibillen dek ori soldaduskaa otseitten doobienien. (Larri eta estu ibiliko duk hori soldaduzkara hots egiten diotenean). Larritestu pasatuko zittubabien Eliseo Gillek eta Idoia Fillolek azken emezortzi urtiok, ganbelekuek Iruña-Veleiako indusketa lanak jendu zuzkiyobieneti. (Larri eta estu pasatuko zitiztean Eliseo Gil-ek eta Idoia Fillol-ek azken hemezortzi urte hauek, ganbelekoek Iruña-Veleiako indusketa lanak kendu zizkienetik). Gaztelaniaz "estar apurado".
Etro (ari) izan Aranatzen, Arakilen eta Larraunen izan da erabilia aditz perifrasi hau. Gehiegikerietan erortzen den persona izan. Gehienbat janari-edariekin erabiltzen da Sakana erdialdean. Larraunen, ikusiko dugun moduan, OEHren arabera, erruz, ugari, gehiegi adieraziko luke ere bai, baina adibidea euriari egokitua da. Bei etrue dala zuen seme gazteena, ez tek sekule asetzen! (Bai etroa dela zuen seme gazteena, ez duk sekula asebetetzen!) Etro ari du! 'llueve torrencialmente' (Larraun). Ganbelekuek etro ai ttun Iruña-Veleiako aztarna guziek arrapatzen, estali eta iyorezek ez aztertzeko! (Ganbelekoak etro ari ditun Iruña-Veleiako aztarna guztiak harrapatzen, estali eta inork ere ez aztertzeko!) Gaztelaniaz, "hacer excesos, acaparar".
Eultzia egin Sakanan, Zaraitzun eta Erronkarin gutxienez erabilia. Laboreak aletu. Garai batean larrainean egiten zen eultzia. Emen gariyek, oluek, zikiyuek eta geñakuek biandu ontzen dienes, auntziye garillan akaberan eitten diau! (Hemen gariak, oloak, zikirioak eta gainerakoak berandu ontzen direnez, eultzia garilaren akaberan egiten dugu!) Ganbelekuek gustua asko jarriko zittubabien larreñek Iruña-Veleiako aztarnategiyen, auntziye eitteko aitzekis, ostrakak eta geñakuek estaliik gelditzeko. (Ganbelekoek gustura asko jarriko zizkiaten larrainak Iruña-Veleiako aztarnategian, eultzia egiteko aitzakiarekin, ostrakak eta gainerakoak estalirik gelditzeko). "Realizar las labores de la trilla", gaztelaniaz.
Ezin burutuz egon / ibiliAranazko herrietan izan da erabilia gehienbat. Zerbaitekin edo norbaitekin gauza onik egin ezinik egon. Saiatu eta saiatua-gatik, helburua lortzen ez denean erabiltzen da bereziki perifrasi hau. Semieki ezin buutus dailtze. (Semearekin ezin burutuz dabiltza). Ondeamakiñak eta geñakuek ibilliyegatis, ganbelekuek ezin buutus dailtze Iruña-Veleia estaltzeko asmueki. (Hondeamakinak eta gainerakoak erabiliagatik, ganbelekoak ezin burutuz dabiltza Iruña-Veleiako euskal aztarnak estaltzeko asmoarekin). "No hacer carrera", gaztelaniaz
Frantses-musu Ergoienako Lizarragan erabiltzen omen zen. Bestearen masailak eskuetan harturik ezpainetan ematen zaion musua. Samurtasun handia adierazten duen musua. Ondorengo esaldia etxarrieran, Lizarragako hiztegiak 'frantzes musu' gaztelaniaz nola azaltzen duen adierazita: Ikus auben atzoko pelikulen, geldi-geldi aurpeye esku artien artuta, goxo-goxo, ezpeñek luzetuta, nolako franzes-musube eman zioban? (Ikusi huen atzoko pelikulan, geldi-geldi aurpegia esku artean hartuta, goxo -goxo, ezpainak luzatuta, nolako frantses-musua eman zioan?). Gustua emanen genozkiyoban franzes-musu betzuk, Iruña-Veleiako ostrakak laboratoyua bielduko lauzken yozin agintayai. (Gustura emanen genizkioan frantses-musu batzuk, Iruña-Veleiako ostrakak laborategira bidaliko lituzken edozein agintariri)
Frantses-ontto Sakana gehienean erabiltzen zen. Jaten ez den «boletus» saileko onddoa. Horietako askori, jateko onak izanagatik, ohitura dela eta, horrela esaten zaie. Boletus aereus, edulis, pinicola, estivalis, regius… ez beste «boletus» ia guztiak. Atsalde guzien basuen gora ta bera ibilliyaatis, franzes-onttuek besteik ez zittubet ikusi. (Arratsalde guztian basoan gora eta behera ibiliagatik, frantses-onddoak besterik ez ditiak ikusi). Iruña-Veleiako ganbelekuek, franzes-onttuek beño askos kaltegarriyoo ttun! (Iruña-Veleiako ganbelekoak, frantses-onttoak baino askoz ere kaltegarriagoak dira). "Hongo que a pesar de no ser venenoso, no se come"
Faltsiari eman, Kolpe zorririk ez jo/emanSakana osoko euskal hizkeretan da erabilia. Alferkerian erori. Lanik egin gabe, probetxuzko ezer ere egin gabe, bizi. Kasu honetan «faltsia», «faltsukeria» edo «alferkeria» adierazteko baliatzen da. Lehena Sakanan entzun daiteke eta bigarrena, aldiz, orokorragoa da. Asi berko geittuk zerbaitt eitten, faltsiyai emanik gaudek ta azken aldiyontan! (Hasi beharko gaituk zerbait egiten, faltsiari emanik gaudek eta azken aldi honetan!) Ez tikiyet nola demontre bizi dien, golpe zorriik ez peitebie eman azken bost urtetan! (Ez zakiat nola bizi diren, kolpe zorririk ez baitute eman azken bost urteetan!). Emezortzin bet urte eskuten dakabiela Iruña-Veleiako aztarnategiye ganbelekuek eta faltsiyai emanik ziek nunbeitt, indusketa bakarrak ondeamakiñaaki ein beizittubiek. Ostrakak aztertzen golpe zorriik eye eman! (Hemezortziren bat urte eskuetan daukatela Iruña-Veleiako aztarnategia eta faltsiari emanik zaudek nonbait, indusketa bakarrak hondeamakinarekin egin baititiztek. Ostrakak aztertzen kolpe zorririk ez ditek eman!). "Darse a la vagancia"
*Ganbeleko, -ue/-ua izond. Erabilera orokorrekoa izateko sortua, zoritxarrez. Nagusiaren gogoak eta eskakizunak, edozein direla ere horiek eta diruaren truke, asetzeko prest dagoena. Artzainak ganaduarekin egiten duenaren simila izanen genuke. Gaztelaniaz "pesebrero, el que se alimenta del pesebre" litzateke.